Ekainak 24: Munduko Errefuxiatuen Jardunaldia

Ekainak 20 da, Nazio Batuen Batzarrak aukeratutako eguna, munduko errufuxiatuen aldeko jardunaldia ospatzeko. Guk, beste askok bezala, asteburuan ospatu dugu.

Nola ospatu dugu Loiola Zentroan? Ilusioz!!!

Kolaboratzaile talde bat osatzen ari gara, poliki poliki hazten eta sendotzen dihoana “gauzak egiteko gogoarekin”, eta gaurkoa bezalako egunetan, parte hartzen duena. Batzuek pankarta eginez, pegatinak erantsiz, goxokiak banatzen eta beste batzuek, Loiolako Basilikan ordubateko Eukaristian, parte hartzen. Aldi berean, Joan Bataiatzaile Santuaren festa ospatu genuen, Jesus, Jaingoikoaren Bildotsa bezala seinalatu zuena. Gaur ere, Jesus, haragi eginda jarraitzen du Jaungoikoaren Bildots bezala, bere herritik, minak ukituta, irten behar duen pertsona bakoitzean. Eukaristian, bideo txiki bat proiektatu da, lau emigrantek parte hartuz, Aita Santuak jardunaldirako proposatu dizkigun lau aditzak azalduz: Abegi egin – Babestu – Sustatu – Integratu.

Basilika sarreran, goizeko Eukaristietan zehar, pankarta mantendu dugu, Senegaleko perkusio soinuaz eta partekatutako alaitasuna medio.

Participante de los Fondos Next Generation