Berria
Agenda
Web Mapa
Jesuita koneksioak
Koneksi zaitez
Hasiera
Agurra
Sarrera
San Inazio
Jesusen Lagundia
Liturgia
Irudi bisita
 
 Etxe Santua
 Basilika
 Santutegia
 Museo Saindua
 Artxibo / Liburutegia
 Garate Baserria
 Gogartetxea
 Arrupe Zentrua
 Loiola Aterpea
 Etxeko parkea
   
  Loiolako Inigo 1491an jaiotako eta 1521an Jainkoagana bihurtutako antzinako Dorre-Etxe inguruan Santutegi haundia eraiki dute. Bere erdian zirku Basilika Eleiza aurkitzen da, eta, alde bietan, 150 metro luzeko bi ego. Ego bi hauekin eta buztan gisa atzeko gorputzarekin, etxadi osoak arrizko arrano haundiaren antza hartzen du.  
  Santutegia: Eraikitze
 Santutegia: Eraikitze
 Santutegia: Eraikitze II
 Santutegia: Baterako
 Inperio eskailera
 Jantokia
  Buscador de noticias
 
Buscar
   
Loiolako Santutegia eta eleiza erakitzearen kronologia.

Santutegia eta Eleiza jasotzen hasi aurreko gertu-lanak: zangak irikitzen etab., 1688an hasi ziren egiten. Eraikuntza berriaren eta eleizaren lehen harria 1689.go martxoaren 28an jarri zuten. Obra zuzentzen, bata bestearen ondoren, maisu bat baino gehiago ibili zen. Haietako batzuek, berezi Martin de Zaldua maisuak, Fontanaren planotan, garrantzizko aldak sartu zituen, batez ere eleizaren egiturari eta Santutegiko bi bailagibeli begira.

Gehienbat Izarraitz menditik ateratako marmol mokorrekin eraiki zuten. Mendi honek Iraurgi ibarra edo erdi Urola ipar aldetik mugatzen du. Izarraitz mendi maldan, Azkoiti aldera, begi hutsez ikus daiteke Loiolatik maldako harrobian irikia dagoen zulo haundia; handik datoz Santutegi hau eraikitzeko harri landu gehienak. Obra hontan, batean lan egiten, 600 hargin ere aritu ziren.

Etxadi oso honen konstruktzio-fetxa nabarienak hauek dira:

1688-1738: Egoaldeko egoa eta Loiolako Kolegioaren eleiza eraiki. 1693. urte arte obrak Jose de la Incera Maisuak zuzentzen ditu, lanak goitik Jean Begrad jesuita anai arkitektuak, hortarakoxe Belgikatik ekarriak, begiratzen zituen.

- 1693-1704: Jose de la Incera Maisua 1693an hil ondoren, obrak Martin de Zaldua Maisuak zuzentzen ditu, baina orain goitik Jean Begrad anaiak zaitu gabe. Harek proiektzen eta egiten du Egoaldeko egoan inperio eskailera bat (gaur "Santuen eskailera deitua"), Fontanak ego hontarako proiektutako bailagibel bietako baten lekuan. Eta gero, XIX. gizaldi azkenean, ipar aldeko egoa bukatzen denean, eskailera honen parekoa egingo dute, orain "Erromako Gotzaien eskailera deitua". Zaldua Maisuak eduki zuen Loiolako eleizarako Fontanak egindako lehenengo planoak aldatzeko enkargua 1696 eta 1700 bitartean, eta harek sartu zituen alda haundiak, aurrerago azalduko dugunez, eleizaren itxura eta egitura ukitzen zutenak.

- 1704-1717: obrak eten egiten dira, Sukzesio Gudagatik (1701-1714). Aldi hontan Loiolako kolegioa fundatutako Austriako etxearen orde Borbongo etxea eseritzen da Espainako errege aulkian. Hala eta guztiz ere, Egoaldeko egoko inperio-eskailera (gaur Santuen Eskailera) bukatzen dute eta zelaiaren egoaldean Loiolako Arrotz-Etxea ("gaur Arrupe-Etxea") eraikitzen dute.

- 1708: jesulagunak, ordurate Etxe Santuan bizi izan zirenak, Kolegio berriko Egoaldeko egoko gelak okupatzen hasten dira, oraindik ere bukatu gabe badago ere eta obrak egiten jarraitzen ez.

-1717-1738: Zirku-eleiza eta Kolegioaren egoaldeko egoa eraikitzen jarraitzen dute. Lehengo Obra Maisua, Martín de Zaldua, Lekeitioko jesuita kolegioa eraikitzen burubelarri sartua zegoelako, orain, Loiolako obren kontsultore besterik ez da.Haren orde, bata bestearen atzetik, Sebastian de Lecuna (1719-1733) eta Ignacio de Ibero (1719-1733) Maisuek zuzenduko dituzte Loiolako lanak.

- 1719-1733: Obrak Sebastian de Lecuna Maisuak zuzentzen ditu 1733an hil arte. Tanborra eta Kupula zati haundi bat egin ahal izan zuen.

- 1733-1766; Obrak Ignacio de Ibero Maisuak zuzentzen ditu, harek ixten du eleizaren kupula, jasotzen haren linterna eta marrazten haren Aldare Nagusia.

- 1738: Loiolako eleiza eta Kolegio berriaren Egoaldeko egoa ofizial inauguratzen dituzte. Berrogeita hamasei urte igaro ziren jesulagunak Etxe Santuan bizitzen hasi zirenetik, 50 urte 1688an Kolegioaren eta Eleizaren obrak hasi zirenetik, eta, 30 urte, jesuitak, oraindik ere eraikitzen ari ziren, Egoaldeko egoko gelak okupatzen hasi zirenetik.

- 1750-1757: Eleizako Aldare Nagusia egiten dute, Ignacio de Ibero Maisuaren diseinuaren arabera.

- 1758: Erromatik Loiolara San Inazioren zilarrezko irudia heltzen da eta eleizako aldare nagusian ipintzen dute.

- 1760-1767: Loiolako Kolegioaren Ipar aldeko egoa eraikitzen jarraitzen dute.

- 1766: Ignacio de Ibero Maisua hiltzen da: haren suhiak, Javier Ignacio de Echeverria Maisuak, zuzentzen ditu obrak.
 
Ezkerrean arginen lantokiak
 
Santutegi osoa
 
Santutegia, eta Azkoitia sartaldera
Castellano - English - French