|
Loiolako Santutegia eta eleiza erakitzearen kronologia.
- 1767: III. Karlos erregeak, "bere errege-kolkoan gordetzen zituen arrazoiengatik" jesuitak bere mendelur guzietatik kanpora botatzen ditu eta ondasunak konfiskatu egiten dizkie. Errege-agindua Loiolara heltzen da eta apirilaren 3an ejekutzen dute. Une hartan Loiolako kolegioa eraikitzeko lanean 79 urte zeramatzaten. Ipar aldeko egoa bukatzeko lana, batez ere 1760. urtetik aurrera zeramatela, lehenengo solairuko leihoen goialderaino eraikia aurkitzen zen. Horrela iraungo du, bukatu gabe eta aldirako eraikinekin estalia 118 urtez. Aldi hortan, beste gauz askoren tartean, Jesusen Lagundia ekstinktua gelditu zen 1773. urtetik 1814. urte arte. Orduko kuadro batek erakusten digu nola azaltzen zen Loiolako Kolegioa bukatugabe aldi luze hortan zehar.
- 1816: Pio VII.ak 1814an Jesusen Lagundiaren Ordena mundu osoan restauratu zuen, eta, 1815 eta 1816an Fernando VII.ak dekreto bi atera zituen, jesuitei Espainara itzultzeko baimena emateko; ondoren jesulagunak Loiolara itzultzen dira.
- XIX gizaldian zehar, liberal gobernuek jesuitak Espaina osotik, edo berezi Loiolatik, beste sei bider ekspultsatzen dituzte. Loiolako ekspultsio hauek 1820, 1835/40, 1854, 1868, 1870 eta 1876an gertatu ziren.
1840. urteko ekspultsioaren ondoren, alde aurrez liberal gobernuak herriko eleiz ondasun guztiak desamortu (hau da, konfiskatu) ondoren, Loiola espain gobernuak Gipuzkoako Diputazioari erregalatu zion, korrektzio-etxe bezala erabiltzeko eskatu bait zion.Harrezkero eta gaurko egun arte Diputazioak jarraitzen du Loiolako Santutegiaren jabe izaten. Bi salbuespen seinalatu behar dira:
1) "Dukearen Etxe" deritzana, Loiolako Errege Maiorazgoaren oinordekoentzat berezia. Etxe hori Santutegi-kuntzean aurkitzen da eta ez ekspultsiok ez ekspropiaziok du behin ere ukitu.
2) eta, Etxe Santua, Diputazioak Lagundiari 1991an itzuli ziona, hura ber-eraikitzeko gastuak Lagundiak bere gain hartu ondoren.
- 1885: "Compañía de las obras de Loyola" elkartea sortzen dute, eta honi Loiolako Kolegioa bukatzeko baimena ematen diote, eta 60 urtez Santutegia jesulagunei uzten diote bizitzeko, Espainan admitituak badaude, eta, Diputazioak, geroago, monumentuaren erligio helburua aurrerantzean ere mantentzeko konpromisua hartzen du. 1945an beste 60 urtez utzi zioten etxea (2005. urte arte) "Compañía de obras de Loyola" elkarteari.
- 1885-1888: "Compañía de obras de Loyola" elkarteak, eraikuntza hamar urtean bukatzeko konpromisua hartu ondoren, Etxearen Ipar aldeko egoa, (bukatugabe bakarra) hiru urte baino gutxiagoan bukatzen du, hortarako, jakina, sinesdunen, batez ere Gipuzkoakoen, animo gogotsuak, diru aportazioak eta hutsean egindako lanak lagundu zuen.
Loiolako Santutegia Diputazioaren eskutara aldatzeak ondore bat baino gehiago ekarri du, baina hau aitortu beharra dago, askotan Jainko arduragatik izan dela hori, etxea eta haren erligio helburua zaintzeko. Eta egun hauetan Diputazioak inbertsio haundiak egin ditu bere etxe hau kontserbatzeko.
- 1904-1924: Aldi hontan Loiolako Etxe Santuan alda haundiak gertatu ziren, jesulagunen jaiera gogotsuak eraginda eta Manuel Maria de Smith arkitektuak zuzendurik. Kaja bakarreko eskailera egiten da, eta Etxe Santua kapera-moltzo etxe (9 guzira) bihurtzen
da, eta, hauek, bere apaingai, kajoi mordo eta aldareekin Loiolako Inigo jaio, hazi eta Jainkoagana bihurtutako egiazko giroa osoro estaltzen dute.
- 1989-1990: San Inazio jaio zenetik 500 urte betetzen ziren urtea zela eta, Etxe Santuaren barru osoa hustu eta berriz eraikitzen dute, haren leku nagusienei lehengo antza itzultzeko. Horrekin zera lortu da, bere jaiotetxean Inigo zer egiazko giroan bizi zen nabari gelditu dela. Horregatik, gaur, guziz jakintsu egindako restaurazio horri esker, gure irudimenak errazago asmatzen du ze girotan bizi zen horma hauen tartean Loiolako Inigo Lopez eta ia aditu egiten dugu haren giza eta espiritu abenturak utzitako kutsua.
Gauza jakingarri bat: Etxe Santua berritzeko obrak hastean, lehenbiziko gauza, otoitzleku denak kentzen hasi ziren, eta, hori, 1989.go azaroaren 9an gertatu zen, Berlingo horma lurrera botatzen hasi zireneantxe, hain zuzen ere. |
|