Berria
Agenda
Web Mapa
Jesuita koneksioak
Koneksi zaitez
Hasiera
Agurra
Sarrera
San Inazio
Jesusen Lagundia
Liturgia
Irudi bisita
 
 Etxe Santua
 Basilika
 Santutegia
 Museo Saindua
 Artxibo / Liburutegia
 Garate Baserria
 Gogartetxea
 Arrupe Zentrua
 Loiola Aterpea
 Etxeko parkea
   
  Loiolako Inigo 1491an jaiotako eta 1521an Jainkoagana bihurtutako antzinako Dorre-Etxe inguruan Santutegi haundia eraiki dute. Bere erdian zirku Basilika Eleiza aurkitzen da, eta, alde bietan, 150 metro luzeko bi ego. Ego bi hauekin eta buztan gisa atzeko gorputzarekin, etxadi osoak arrizko arrano haundiaren antza hartzen du.  
  Santutegia: Baterako
 Santutegia: Eraikitze
 Santutegia: Eraikitze II
 Santutegia: Baterako
 Inperio eskailera
 Jantokia
  Buscador de noticias
 
Buscar
   

Loiolako Santutegiaren egundoko eraikuntza Etxe Santu ondoan eraikitako zirku Basilika haundiaren alde bietan eta haren atzean zabaltzen da. Horrela, Etxe Santua den erlikia, egundoko marmolezko erliki-kutxa barruan babestua eta gordea gelditzen da.

Eraikuntza haundi hau, lehenbizi kolegio bezala fundatu zuten, baina bere istori luzean zehar gauza asko izan da: operario egoitz -han herri misiolari ospetsu batzuk bizi izan dira-, Ejertzizio Etxe, jesulagun ez ziren ikasleen Seminario, bigarren mailako ikastetxe, sarberrien Probazio-Etxe eta Jesusen Lagundiko humanidade estudio Zentro...Gaurko egunean, eta, eraikuntza hontan irakas lanik egiten ez denez gero, ez zaio kolegio deitzen, Santutegi baizik. Erligio-artzain lanetan jarduten duen elkarte bat bizi da han, eta, lan hori, batez ere, Loiolako basilikan egiten du eta bere ondoan dagoen Gogarte-Etxean.

Loiolako Santutegiko erdiko eraikuntza haundi hau, Italiako arkitektu Carlo Fontanak marraztua eta XVII. gizaldian eraikitzen hasia, barroko arkitekturako ale bikain, sendo eta eratsua da. Loiolako Dorre-Etxea muino txiki baten gainean eraikia zegoen, eta, muinoa salbatzeko beharrezko harrizko zimendu gainean, hiru solairuak altxatzen dira, altxatzen doazen ginoan solairuen altua eta leihoen neurria guziz argi txikiagotzen doala.

Eraikuntzaren eder efektua ez datza erlaizpe, frontoi edo arroingainak han eta hemen nahastean, baina bere ego eta atikoen neurrien orekan, bere leihoak ondo banatzean, eta haren marmol landuaren gai on eta uso-gris edo duke-arrosa kolore tonoan... Eta hau ere barroko motarik onena da.

Edozein aldetatik begiratzen zaiola, baita airetik ere, Loiolako Kolegio zaharrak badaki ondo asko dagoen tokian egoten, ibar hortan gailen baina bazterra nahastu gabe: Izarraitz mendi zati bat, hango harrietatik jaioa, ibarrera jaitxi dena, ibarra bere mendean edukitzen jarraitzeko. Baina, lehen berezko jaun zena, orain arte-jaun sakratu bihurtu da: hemen mendiak santutegia erditu du.

Bere barruan, beheko eta lehenengo solairuko transito eta gela denak arista-sapaiz estaliak daude, batekoak transitotan eta askodunak gela askotan. Transitotako sapaiek marmol landuko zeharkako forma-arkuetan hartzen dute oin, eta gai beraz egindako harburu eta zutarriek eusten diete. Gela ateak marmol-landukoak dira. Egoaldeko egoko (Lagundia ekstinktu aurretik lehenen bukatutako) zolak, behekoak, harlosezkoak dira, eta lehenengo solairukoak gaztain-ola lodikoak.

Loiolako transitotan zehar joaten denak (batez ere egoaldeko egokotan) istori zentzu pixka bat badu, antzinako Jesusen Lagundiko urrezko gizaldietan, Lagundia ekstinktu aurreko urteetan, zehar doala irudituko zaio.

Ondoren, eraikuntza haundi hontako lau toki ikusgarri seinalatu nahi ditugu: inperio-eskailera biak, jantoki-aurrea eta jantokia.

 
Loiola, harrizko arranoa
 
Loiolako transito bat
 
Santutegiko zolak
Castellano - English - French