Berria
Agenda
Web Mapa
Jesuita koneksioak
Koneksi zaitez
Hasiera
Agurra
Sarrera
San Inazio
Jesusen Lagundia
Liturgia
Irudi bisita
 
 Etxe Santua
 Basilika
 Santutegia
 Museo Saindua
 Artxibo / Liburutegia
 Garate Baserria
 Gogartetxea
 Arrupe Zentrua
 Loiola Aterpea
 Etxeko parkea
   
  Loiolako Inigo 1491an jaiotako eta 1521an Jainkoagana bihurtutako antzinako Dorre-Etxe inguruan Santutegi haundia eraiki dute. Bere erdian zirku Basilika Eleiza aurkitzen da, eta, alde bietan, 150 metro luzeko bi ego. Ego bi hauekin eta buztan gisa atzeko gorputzarekin, etxadi osoak arrizko arrano haundiaren antza hartzen du.  
  Jantokia
 Santutegia: Eraikitze
 Santutegia: Eraikitze II
 Santutegia: Baterako
 Inperio eskailera
 Jantokia
  Buscador de noticias
 
Buscar
   

Santuegian atentzio berezia eskatzen dute bazkunaren jantoki aurreak eta jantokiak.

Jantoki-aurrea.

Jantoki-aurrea eta jantokia Loiola Kolegio osoko arkitektura-toki bitxienak dira, amets haundiagoko diseinuko lekuak. Haietan leihoetako, arkuetako eta solairuko marmola oso ondo elkartzen dira horma eta sapaietako kare zuriarekin, eta, hala, giro eratsua eta aldi berean apaina sortzen dute.

Jantoki-aurrean, arista-sapai apain eta ezberdinak marmol fin beltzezko bi zutarri eder gainetan kokatzen dira eta haien artean marmol nabartuko zortziangulo iturri bat dago, monastegietako jantoki-aurretan jarri ohi zen serbitzu eta apain gaia.

Jantoki-aurrea Sortzez Garbiaren kuadro batek apaintzen du eta misiolarien kolektzio haundiago baten zortzi kuadrok; zenbait munduko aldetan ibilitako misiolarienak dira, oso ezberdin jantzirik agertzen dira, behan idatzirik dauzkaten inskriptzioek adierazten duten inkulturazio gogoagatik.

Jantokia.

Jantoki buruan Azken Afariaren iduri-kuadro bat dago, jantoki-buru osoa estaltzen duena, Erroman 1754an Philadelphius Largan[us] Sic[ulus}pintoreak signatua.

Sarrerako ate gainean San Inazioren kuadro bat dago, Espiritu Ejertzizioak Ama Birginak diktatzen dizkiola idazten. Honela adierazten du: "Dictante Deipara discit et docet", asko ikusten den pintatzeko gaia. Atearen alde bietan XVIII. gizaldiko serbileta-armario on-onak daude.

Hormetan zintzilik 1757an Erromatik Loiolara heldutako Jesusen Lagundiko 10 Kardenalen erretratu daude. Antzinako Lagundiko jesuita Kardenalen erretratuak dira, lehenengo jesuita kardenal, Francisco de Toledo, Clemente VIII.ak 1593an egindakotik hasi eta, kolektzio hontako kardenal egin berriraino, hau da, Clemente XI.ak 1720an Alvaro Cienfuegos kardenal egindakoraino.

Jantoki honen estilo eratsu eta solemneak errespetua eragiten du, eta, giro hori sortzeko, oso indar laguntzen dute marmol eta karearen kontraste-koloreek, oso ondo elkartzen bai dira, gainera, kardenal-purpura kolore biziarekin eta solairua, serbileta-armario haundiak, horma-oinak, kuadroen markoak, banku eta mahaiak eginda dauden gaztain egurraren tono ilunarekin.

Jantoki-aurrea eta Jantokia, pieza bi hauek, Monako-Orden bat ez zen Jesusen Lagundi bezalako Orden batentzat, dei baten antzeko zerbait ziren, ia kapitulo-mina. Badakigu Eskale-Ordenen eta Regula-Klerigoen jantokiek, eginbehar bat baino gehiagotan, monastegiko Kapitulo-Aretoen misioa betetzen zutela. Eta, horrela, Loiolako Kolegioko toki solemne bi hauek ez bere barruan jesuita belaunaldi osoak sartu eta ateratzen ikusi bakarrik, baina gainera bere pulpitotik Probintziburu eta Superioreak izendatzeko agiriak, Probintziak zatitzeko dekretuak entzun dituzte, guzien aurrean egindako penitentzien lekuko dira, erru aitortzak entzun dituzte, eta irakurketak, martire-liburuak, griego eta latin hizkeran eginiko predikuak, eta gaur edo biharko apostoluek, ikasten ari ziren bitartean, egiten zituzten omilia xaloak...Eta hemen jaten zituzten aldameneko sukaldean ondutako janariak.

Istoria-zentzuari bere barruan eragiten utzi nahi dionarentzat, hemen jesuita-istoriaren hiru gizaldi eta erdi gordetzen dira, Jainkoaren Aintza Haundiena setatsu bilatzen duen Lagundiaren galerak eta garaipenak, eta, hori dena, orain elkar-artze, gero elkar-ez-artze izugarriak berdin ospatzen dituen mundu honen erdian.

Loiola Etxearen istoria hunkigarria -etxe hau jesulagunei zortzi bider kendu bait zaie eta zortzi bider ekspultsatu bai dituzte hemendik- diogunaren lekuko da.


Lau gizaldi eta erdi baino gehiago bizirik dirauen, 21.000 lagun baino gehiago dituen eta munduko bazter guzietan ehunka etxe dituen Orden batean, Loiolako Santutegia denetan zoragarriena da.

 
Santutegiko jantokiaurrea
 
Santutegiko jantokia
 
Jantokiko sermoi-lekua
Castellano - English - French