Berria
Agenda
Web Mapa
Jesuita koneksioak
Koneksi zaitez
Hasiera
Agurra
Sarrera
San Inazio
Jesusen Lagundia
Liturgia
Irudi bisita
 
 Etxe Santua
 Basilika
 Santutegia
 Museo Saindua
 Artxibo / Liburutegia
 Garate Baserria
 Gogartetxea
 Arrupe Zentrua
 Loiola Aterpea
 Etxeko parkea
   
  Loiolako Inigo 1491an jaiotako eta 1521an Jainkoagana bihurtutako antzinako Dorre-Etxe inguruan Santutegi haundia eraiki dute. Bere erdian zirku Basilika Eleiza aurkitzen da, eta, alde bietan, 150 metro luzeko bi ego. Ego bi hauekin eta buztan gisa atzeko gorputzarekin, etxadi osoak arrizko arrano haundiaren antza hartzen du.  
  Inperio eskailera
 Santutegia: Eraikitze
 Santutegia: Eraikitze II
 Santutegia: Baterako
 Inperio eskailera
 Jantokia
  Buscador de noticias
 
Buscar
   

> Irudi bisita

Lehenbizi inperio eskailera biak aitatuko ditugu. Haiek, Martin de Zaldua Maisuak, XVII. gizaldi azkenean, lehenengo proiektuko bailagibel bien lekuan ipini zituen. Haien goiko xabalkoak plaza bi bezala dira, Egoaldeko egoko plaza Jesusen Lagundiko lehenengo lau Santu kanonduekin apaindua dago, eta, Ipar aldeko egokoa, Lagundiarekin harreman berezia izan zuten lau Erromako Gotzaien irudiekin apaindua.

Egoaldeko egoko inperio eskailerak, edo Santuen eskailera, eta Iparraldeko egokoa, edo Erromako Gotzaien eskailerak.

Etxe Santua ikustera etortzen direnak, handik Konbertsio Kaperatik ertetzen dira, eta gaur Santuen eskailera deritzan inperio eskaileratik jeisten. (Irudi bisita). Zera seinalatu behar da, Santutegiko ego bakoitzak, Egoak eta Iparrak, bere barru erdian, igo eta jetxi bide bat baino gehiagoko eskailera haundi bat dutela, egindako aldian "inperio eskailera" deitzen zitzaiona.

Egoaldeko egoko inperio eskailera (Ipar aldeko egokoa honen pare-parekoa izango zen), 1693an Martin de Zaldua Maisuak marraztu zuen, Carlo Fontanak eraikuntzaren ego bakoitzerako proiektutako bailagibel bietako baten lekuan.

Eskailera hau ez zuten proiektu ez egin eztabaidarik gabe. Haren dieseinua, Martin de Zaldua Maisuak 1693an aurkeztua, segituan ejekutzen hasi ziren. Baina, 1695an, Loiolako superiore berriak, Andrés de Zupide Aitak, alde aurrez etxe Santua ikutu gabe uzteko erabakiaren aurka, eskailera berriak bere arku eta sapaiekin Etxe Santuko horma ukitzen zuela ikustean, obrak suspentzeko agindu zuen.

Handik zazpi urtera, 1702an, Martin de Zaldua Maisuak "memorandum" bat aurkeztu zuen bere Loiolako inperio eskaileraren marrazkia defenditzeko, eta, Konbertsio kaperarako monumentu helbide bezala defenditu zuen.Argudio hau ondo iruditu zitzaien Kastilako Probintziburu Salvador de Ribadeo aitari (1702), eta Tirso Gonzalez Jeneral Aitari (1687-1705), eta honek geldiarazitako eskaileraren konstruktzioa ostera eraikitzen jarraitzeko agindu zuen.Etengabe aritu ziren bukatu arte lan egiten, ez eta Sukzesio Gudagatik (1701-1714) 1704an obrak etentzeko dekretua erten arren, eten zituzten obrak.

Eskailera honek etxemail bakoitzean txandaka lau alboko malda eta erdiko bi malda ditu. Goian, eskailerako rektangulo hutsune zabala, ertzetan, bi arista-sapaiekin estalia dago, eta, erdian, kupula batekin. Erdiko kuadratua marmol landuko arku nagusiez burutua dago. Haien gainean eta irudi kudratutik zirku irudira igarotzeko bide diren lau petxina zurien gainean dago kupula apaldua, karez txuri-txuria, erdian, orain dela gutxi (1999) berritu duten egurrezko lore urreztatu eder bat beste apaingairik ez duela. Eskailerako goien xabalkoa edo tranpaina, Konbertsio Kaperako sarrera aurrean, bera inguratzen duen transitoko ate eta balkoien mendean dago eta plaza haundi bat bihurtzen dute, Plaza Nagusi txiki bat. Bere erdian lau harrizko zutoi altxatzen dira, baranda okertzen den puntuan ezarriak. (Irudi bisita).

1854. urtez gero, Egoaldeko egoko inperio eskailera honi "Santuen eskailera" deitzen zaio, urte hortatik bere goiengo tranpaineko lau harrizko zutoinen gainean Jesusen Lagundiko lau lehen santuak ipini bai dituzte: Inazio Santua, Xabierko Frantzsiko Santua, Luis Gontzaga Santua eta Estanislao Kostka Santua. Lehenengo bien irudiak Erromatik ekarritakoak dira. Luis eta Estanislao Santuak Luis Salvador Carmonaren obrak dira.

- Paulo III (1534-1549), Lagundia, 1540an lehen aprobatu zuen Erromako Gotzaia.

- Clemete XIII (1758-1769), "dongeek erasotutako Lagundia oso adoretsu defenditu zuen" Erromako Gotzaia.

- Pio VII (1800-1823), Lagundia mundu osoan 1814an berriz eraiki zuen Erromako Gotzaia.

- eta Leon XIII (1878-1903), Loiolako Kolegioko Egoaldeko egoa bukatu zutenean (1885-1888) Erromako Gotzai zena; Ipar aldeko ego hontan dago eskailera hau, eta obra horiek egiten ari zirela, 1886an, Lagundiaren Institutoa eta haren lege bereziak konfirmatu zituen Erromako Gotzaia.
Lau irudi hauek Victoriano Salmon (Madrid 1839 +Almeria 1910) jesuitak modelatu zituen, eta F. Font eta P. idurigileak brontze antzean egur barniztuan egin.

 
Santuen Eskailera
 
Erromako Gotzaiten Eskailera
Castellano - English - French