Berria
Agenda
Web Mapa
Jesuita koneksioak
Koneksi zaitez
Hasiera
Agurra
Sarrera
San Inazio
Jesusen Lagundia
Liturgia
Irudi bisita
 
 Etxe Santua
 Basilika
 Santutegia
 Museo Saindua
 Artxibo / Liburutegia
 Garate Baserria
 Gogartetxea
 Arrupe Zentrua
 Loiola Aterpea
 Etxeko parkea
   
  Loiolako Inigo 1491an jaiotako eta 1521an Jainkoagana bihurtutako antzinako Dorre-Etxe inguruan Santutegi haundia eraiki dute. Bere erdian zirku Basilika Eleiza aurkitzen da, eta, alde bietan, 150 metro luzeko bi ego. Ego bi hauekin eta buztan gisa atzeko gorputzarekin, etxadi osoak arrizko arrano haundiaren antza hartzen du.  
  Santutegia
 Santutegia: Eraikitze
 Santutegia: Eraikitze II
 Santutegia: Baterako
 Inperio eskailera
 Jantokia
  Buscador de noticias
 
Buscar
   

Loiolako Santutegiaren istoria eta han zer dagoen.

Loiolako Inazio 1491an jaio zen, 1556an hil, 1609an egin zuten dohatsu eta 1622an santu. Baina, Inazio santu egin eta handik 59 urtera bakarrik, 1681an, egin ziren jesulagunak, bere fundadore eta aita jaiotako eta Jainkoagana bihurtutako Dorre-Etxearen jabe. Eskualdatu Alcañizasko eta Indiasko Oropesako Markesek egin zuten, Loiolako Jaun eta Errege Maiorazgoaren oinordeko zirenez gero, haiek bait ziren une hartan etxondoaren jabe. Eskualdatze hau Austriako Mariana Andrearen, II. Karlosen ama erreginaren bidez egin zuten. Horrela Austriako dinastia hau Santutegiaren Errege Fundadore bihurtu zen. Santutegiko erdiko bailagibelean harlau eder batek gogoratzen du eskualdatze hau.

Garai hartako eder-zentzuak apostoluen hilobiak, Asisko Portziunkula eta Loretoko Etxe Santua Santutegi haundi barrutan sartu zituzten. Horren arabera, Loiolako Dorre-Etxe zaharra, erliki bezala, dagoeneko Etxe Santutzat hartua, arkitektura-erliki toki haundi baten barruan sartzeko erabakia hartu zuten. Hura eraikitzeko proiektua, Lagundiko Aita Jeneralak, Juan Pablo Olivak (1664-1681), Italiako arkitektu, Bernini'ren ikasle, Carlo Fontanari (1682-1686) enkargatu zion. Aita Oliva 1681an hil zenean, haren ondorengo jeneralak, A. Karlos de Noyellek (1682-1686), proiektua Loiolara bidali zuen eta proiektuak zioena zehatz-mehatz ejekutzeko agindu zuen.

Fontanak marraztutako eta gaur egina dagoen eraikuntza haundiak 150 metro zabaleko aurrekaldea aurkezten du. Bere erdian zirku-eleiz haundia dago; eleiz aurrean arkupe bat eta bere gaina kupulak estaltzen du; kupula horrek tanbor baten gainean hartzen du oin eta kupula-buru literna eder bat. Santutegiak bere bi aldetan ego bi haundi zabaltzen ditu, eta, atzealdera, erdiko gorputz batek luzatzen du. Bata bestearen gaineko hiru solairu hauek lau atikok burutzen dituzte, ego bakoitza atiko bik.Egitura trinko hau, barruan, jatorrizko proiektuan, lau barru bailagibel haundiek arintzen zuten. Eraikuntza trinko honen ederra, batez ere, arkitektura-gorputzen neurrien orekak, hutsak nola banatzen diren, egiteko erabili diren marmol gris edo rosatuen tono eta gai onak nabarmentzen du.

Plano gainean, zeredozer aldaturik egindako etxadi oso hau, harrizko arrano haundi bat bezala agertzen da; eraikuntza hontan, erlikia, hau da: Etxe Santua, zirku eleiz eta egoaldeko ego tartean kokatua eta babestua dago. Loiolako Santutegiaren eraikuntza bitxiena den Etxe Santuko ataria eta barruko lau solairuak nahiko zabal azaldu ditugu.

Zirku-eleizaren bestaldean, Etxe Santuak betetzen duen simetro-tokia, Loiolako Jauretxe eta errege-maiorazgoaren oinordekoentzat bereizia dago.

 
Santutegiaren fundazio oroitarria
 
Austriako Maria Andrea fundatore Erregina
 
Karlos II, fundadore Erregea
Castellano - English - French