> Irudi bisita
Lehenengo Aretoan merituko apaiz jantzi eta liturgi gauza asko dago, batzutan, antzinakoak direlako, beti, arte aldetik onak direlako. Denak egoki izendatuak daude.
Bigarren Aretoan, areto burua antzinako Manresa kapera-aurreak (aldare eta alboko ateak) betetzen du; aldare hau Etxe Santuko lehenengo solairuan aurkitzen zen. Arotz-lan fina da, plateresko estilokoa, dena Saturnino López Gómez, Burgosko "Txalkortu"aren aroztegian, kaoba egurrean egina.
Erretaularen erdigunean Manresako Haitzuloaren irudia dago, hiru dimentsiotan, oliba pastan egina, eta, han, Inigo, Ama Birginak inspiratzen diola, Ejertzizioen Liburua idazten.Aldare mahai gainean Ejertzizioen liburuaren zenbait edizioen eksposizioa dago; liburuak aldi eta hizkera askotakoak dira.
Alboko zizkuetan Xabierko Frantzisko Santuaren eta Pedro Fabre Dohatsuaren irudiak falta dira, Saturnino Lopezek ere landuak. Gaurko egunean Etxe Santuko Ohore Aretoan aurkitzen dira.
Bigarren areto hontako gainontzeko bitrinetan brontzezko kutxa sail bat dago eta kutxa horietan erlikiak, Madrideko Granda lantegian, garai hartan Etxe Santuan bigarren solairuan zegoen Erliki Kaperarako eginak. |