Berria
Agenda
Web Mapa
Jesuita koneksioak
Koneksi zaitez
Hasiera
Agurra
Sarrera
San Inazio
Jesusen Lagundia
Liturgia
Irudi bisita
 
 Etxe Santua
 Basilika
 Santutegia
 Museo Saindua
 Artxibo / Liburutegia
 Garate Baserria
 Gogartetxea
 Arrupe Zentrua
 Loiola Aterpea
 Etxeko parkea
   
  Loiolako parke atzean Aterpe bat dago. Aterpe horrek, Santutegi ondoan dagoelako, gazteei, elkarrekin batean bizirik eta serbitzeko espirituan, Inazio Santuagana hurbiltzeko aukera eskaintzen die. Bere estruktura moduagatik, aterpe hau, behar bezala organizatutako taldeei eskaintzen zaie, bai janariak atontzeko bai etxea txukun edukitzeko lanak autogestio moduan egin ahal ditzaten.  
  Loiola Aterpea
  Buscador de noticias
 
Buscar
   
Aterpeak lo egiteko 123 toki eskaintzen ditu, bata bestearen gainean hiru mailetan jarritako eskuohetan. Zazpi logela daude, batzuk haundiagoak besteak txikiagoak. Aterpeak eskuohe bakoitzean manta bat ipintzen du. Ur berua egun osoan dago eta neguan berogarria.

Aterpeak, gainera, bi areto haundi, bi areto txiki, jantoki haundi bat (100 leku) eta jantoki txiki bat (35 leku) ditu; sukalde haundi bat, janak atontzeko behar diren gailu guziekin eta sukalde txiki bat. Aterpe ondoan jolasteko belaze bat dago eta, euria egiten duenerako, zementuzko beste zabaldi bat.

Gainera, aterpeari adosturiko etxe batean, hiru banakako gela daude, sukalde, jantoki, bi bainu eta dutxa batekin.

2011. urtean pertsona eta gau bakoitzagatik 8€ ordaindu behar dira. Prezio hori beheratu liteke, taldea zenbat lagunek osatzen duten eta zenbat egun egongo diren kontuan harturik.

Loiolako Aterpearen berri gehiago edukitzeko eta tokiak aldeaurrez reserbatzeko direktzioa hau da:

Loiolako Aterpea
Loiolako Santutegia

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
ESPAINA

Tel.: 0034 943 025. 000
Fax: 0034 943 025 031
E-mail: albergue@sjloyola.org
 
Loiolako Aterpeko Kapera
 
Loiolako Aterpeko logela bat
Castellano - English - French