Eraikuntza berri eta haundi hau, hasieran beste misioa eduki zuena, berritu beharrekoak berritu ondoren, 1972an Loiolako Gogartetxe (LGE) bezala inauguratu zuten. Ejertzizioak, kurtso txikiak, bilerak, kongresuak eta edozein espiritu eta erligio artzain lankerari tokia eskaintzeko helburua du. Hasieratik Kristo Erregeren Emaesklabuen bazkun bat dago Etxe hau serbitzen.Talde askok denak batean edo bata bestearen ondoren erabili ahal izateko gai izan zedin, modu egokiko leku eta instalazioak ipini dituzte. Leku eta instalazio horiek 2003an ostera berritu eta nabari hobetu dituzte. Gogartetxeko instalazioak hauek dira.
Gogartetxeko instalazioak.
Gelak: Etxeak 111 gela eskain ditzake eta 153 ohe (75 bateko gela, 31 biko eta 5 hiruko). Gela guziek bere bainu serbitzu osoa, dutxa eta guzti, dute.
Otoitzlekuak: Gogartetxean 6 Otoitzleku daude.
Otoitzleku haundienean 110 lagun eseri sartzen dira.
Gainera beste bost kapera, haietako bakoitzean 50, 40, 20, 15 eta 15 lagun sar daitezkeenak.
Bilera eta konferentzi aretoak: Gogartetxean 15 bilera areto daude, eta, haietako bakoitzean, honako hauek sar daitezke (zenbat eserleku zerbait idazteko besodun):
1) Areto haundia: 225 besaulki, batean lau hizkuntzetara itzultzeko (kaiola, belarriko etab..) gaiekin.
2) Areto haundia: 150 lagunentzat, eserleku eta mahiekin, batean lau hizkuntzera itzultzeko (kaiola, belarriko etab...) gaiekin.
3) Aretoa, 65 lagunentzat.
4) Aretoa, 50 lagunentzat.
5) Aretoa, 40 lagunentzat.
6) Beste 10 areto (6-15), 16-20 lagun hartzeko gauza direnak.
Jantokiak: 4 jantoki aurkitzen dira; bakoitza 100, 40, 40 eta 10 mahaikide hartzeko gauza da. Sukaldea, Zentruak berak organizatzen du.
Gogartetxeko arrotzek atseden eta haize pixka bat hartzeko Loiolak parke haundi bat du (25 ehunarea); aurrerago hitzegingo dugu hontaz. Baitere, Loiolan euri askotan egiten duelako, ohiko gauza lurralde hontan, Gogartetxeko azken solairua leiho askodun transito itxi haundi eta zabala da, euria eginda ere aterpean ibiltzeko aukera ematen duena.Handik zoragarri Loiolako Santutegia, bere zelai eta basoak, eta, batez ere, Iraurgi ibarreko alderdi ederrak ikus daitezke. Gogartetxeko solairu guzietara igotzeko edo jaisteko bi igongailu daude, beheneko solairutik goeneraino igo eta gero jaisteko.
Gogartetxe inguruan aparkaleku zabal bat dago automobilentzat. |