> Irudi bisita
Errekarte baserri barruan zehar.
Aterpetxoaren behan aurkitzen den ate atzean eskaratza luzea aurkitzen da. Orri hauen ikusleak Irudi bisitan. ikus dezake dena. Eskuinera, sendia biltzen zen sukaldea eta beste gela bat; han otoitzlekutxo bat antolatu dute, Bilboko Basterra idurigileak, Dohatsua bera ezagutu zuenak, egindako bustoaren kopia bat preside duela.
Ezkerrera, abereentzako ganbelak. Haren atzean ukuilu haundia behi eta zaldiak biltzeko, eta aurreraxeago leku bat eta han antzinako sorolangailu asko. Izan ere, Frantzisko Dohatsua jaiotako baserria, erligio monumentu bat izanez gainera, ia etnografi museo bat dela gertatzen baita, gizaldi askotan zehar Gipuzkoa lurraldean lurrak lantzeko eta abereak zaitzeko izan diren baserrien eredu bat. Leku hontatik bodegara igaro daiteke; bodega hau etxeko ate ondoan dago, hemen hartzen zituen Garate sendiak eskaleak, aterpe bat eta zer jan hari eskaintzeko. Hemen ikasiko zuen Frantziskok jendea nola ondo hartu, gero bere bizi guzian gaisozain eta atezain hain ondo bete zuena.
Sukalde alboko eskailera piko batetik goiko solairura igotzen da. Han jantokia aurkitzen dugu, eta, ondoren, logela aurreko transitoa. Logela hauek otzatik babesteko leihorik gabe dira, etzateko eta lo egiteko besterik ez dira. Horietako bigarrena da Frantziskoren jaiogela. Hemen jaio zen Frantzisko 1857.go otsailaren 3an.
Logela aurreko transitotik ganbara haundira igarotzen da. Ganbara hontara gurdiak euren belar karga eta guzti igo zitezkeen, sartaldera daukan eta atariraraino jeisten den mandiotik. Eta bere egurrezko zolako belar-zulotik ganbela aurrera bota zitekeen belarra gero abereei banatzeko. Gauzak asko aldatu beharrik gabe, gaurko egunean, orduko ganbara, Errekarteko otoitzleku nagusi bihurtu da. Eseritzeko banku batzuk jarri dituzte eta aldare bat eta zutoihal bat buru.Zutoihal hori 1885.go urrilaren 6an,Frantzisko Garate, beste bi jesulagunekin batean dohatsu egin zutenean, San Pedro Basilikako Berniniren aintzan zabaldu zutena da. Beste bi jesulagun horiek, bata Diego Luis de San Vitores aita zen, Burgosen 1627an jaioa, misiolaria, Guam izaroan 1672an martire hil zena; bestea, José María Rubio aita, Dalias hirian (Almerian) 1864an jaioa, eta Aranjuez hirian (Madriden) 1929an hila. Azkeneko hau Juan Pablo II.ak geroago Madriden 2003.go maiatzaren 4an santu egin zuen.
Ganbaratik egutera ireki ederrera igo daiteke, egoaldera dago, han ipintzen zituzten lehortzen soro eta zuhaitz frutuak. Han argizaiola sail bat ipini dute, eleizan, sendiko defunktuak gogoratzeko erabiltzen ziren argizaiez biribildutako olak. Beste eskailera txiki batek eskaratzera jeisten uzten digu; hemen hasi genuen gure bisita bidea.
Seinalatutako erligio elementu-txertu txiki horiek ez gainontzean, Errekarte baserria ez da osoro eraberritutako etxe bat, baina Frantzisko Garate Dohatsuak bere haurtzaro eta gaztaroa igarotako bizilekua, ia ikutu gabe eta oso gutxi berritua. 1857.go otsailaren 3an jaio zen egunetik, 1874an, Poyannera (Frantziara) herbestutako Jesusen Lagundian sartzera joan zen arte, etxe hontan bizi zen Frantzisko Garate. Nobiziaduan 1874.go otsailaren 2an hartu zuten, 17 urtebete baino egun bat lehenago.
|