|
|
|
|
> Irudi bisita: VR1 y VR2
Parkeko lur zelaiaren egoaldeko erdigunean, Erlepater mendi malda haseran, Loiolako hilerri zuria aurkitzen da. Zera jakin behar da, 1682an, Jesusen Lagundia Etxe Santuan bizitzen hasi zenetik 1868. urte arte, hau da 186 urte bitartean, Loiolan hiltzen ziren jesuitak Etxe Santuko beheko solairuan hobiratzen zituztela. 1867an eraiki zuten Loiolako baratzan hilerri berria, eta, handik ia segituan, jesuitak beste behin ekspultsatu egin zituzten herritik eta beren etxegabe utzi. Hilerri berrian lehenbizi hobiratu zutena Jose Ramon Lasurtegi Aita izan zen, Azkoitian 1873an hil zena, Loiolako bazkuna Poyannen (Frantzian) herbesteratua zegoen bitartean ; ez zen Loiolako bazkuna handik 1880. urte arte itzuliko. 2002. urtean, hilerriko hobi-zizkuen kanpoko ertzetan, Barboa artistaren mosaiko bi ipini dituzte; Santuen alkartasunaren eta Kristoren biztueraren irudi dira.
2000. urtean, Loiolako parkeko zelai-hiruangulo gainean, porlanezko bide berriak egin zituzten, han eta hemen eserleku batzuk jarri eta zenbait zuhaitz aldatu. Eta zelai hortako bertako rotonda batean brontzezko monumentu bat ipini dute, Antonio Oteiza Aitak (OFMC) egina. Jainkoagana bihurtutako Inigo erromesaren lehen aldia gogoratzen digu, 1522an Arantzazuko Santutegian betetako beilaldia.
Gainera, eta aurtengo 2003. urtean, bere pasea lekuen zehar, apaingaiak ipini dituzte, gizaldietan zehar edo Santutegiak eginak edo haren zati izandakoak, eta bere sototan bazterturik gelditu zirenak: antzinako leiho sareak, ur-askak, ur-txarroak, barandak edo marmolezko kapitelak...Ondakin hauen artean, batez ere, bukatugabeko salomon-zutabe bi nabarmentzen dira, bata osorik dago, eta, bestea, zati bi egina, Basilikako aldare nagusian daudenen antzekoak. Ez dakigu aldarearen diseinua aldatu zutelako sobratu ziren, edo egiten ari ziren bitartean akatsdunak zirela iruditu zitzaizkielako onartu ez zituzten. Horien bukatugabeko aldeek ondo erakusten digute zeinen marmolezko apaingai ederrak sartzen zituzten marmolezko zutabean.
Alabaina, Loiolako Santutegiko parkeak, zelai-hiruanguloa betez gainera, Loiolara begira dagoen Erlepater mendi maldan gora jotzen du, eta baso trinko xamar bat sortzen, eta, han zuhaitz asko (batez ere pagoak), erraz ibiltzeko bideak, alderdi ederrak ikusteko eta... meditatzeko eserlekuak.
Zelai, baso eta mendi hauek Loiolan bizi eta arrotz diren guziei, eta, batipat, espiritu ejertzizio taldeei, erretiroak, erligio- artzain bilerak egitera Gogartetxera datorren hainbat eta hainbat jenderi, atseden ederra hartzeko aukera eskaintzen diete.
Toki haundi eta ederra, beraz, izadi irekian. Nekez aurkituko da bere arrotzei horren aukerako tokia eskainiko dien Santutegi edo Espiritu Zentrorik. Gainera, inguru hauek zeuzkan bere begian aurrean Loiolako Inigok bere haurtzaro, gaztearo eta konbertsio aldian. |
|
|
 |
| |
 |
Bukatugabeko zutoinak |
|
|
 |
| |
 |
Gogartetxea eta Loiolako Parkea |
|
|
 |
|