Berria
Agenda
Web Mapa
Jesuita koneksioak
Koneksi zaitez
Hasiera
Agurra
Sarrera
San Inazio
Jesusen Lagundia
Liturgia
Irudi bisita
 
 Etxe Santua
 Basilika
 Santutegia
 Museo Saindua
 Artxibo / Liburutegia
 Garate Baserria
 Gogartetxea
 Arrupe Zentrua
 Loiola Aterpea
 Etxeko parkea
   
  Loiolako Santutegiak parke haundia du bere etxe atzean, sartaldera jotzen duena, eta hartara bai Loiolako Santutegitik bertatik bai Gogartetxetik zuzen sar daiteke.  
  Etxeko parkea
 Etxeko parkea II
  Buscador de noticias
 
Buscar
   

> Irudi bisita: VR1 y VR2

Loiola Etxeko parkea Bazkunarentzat eta Santutegiko arrotz-instalazioak erabiltzen dituztenetzat reserbatua dago, hau da, Gogartetxe, Arrupe Zentro eta Loiola Aterpearentzat reserbatua.

Haseratik jesulagunek Etxe Santu eta Loiolako Kolegio inguruan zeuden soroen jabe egiteko ardura izan zuten. 1948an, Muniategi eta Aldakaitz baserrien jabe egin ondoren, Loiola Kolegio inguruko eta sartaldera dauden lurrak, gaurko egunean Loiola Etxeko parkea osatzen dutenak, zabaldu egin ziren, 5 ehunareatik 25 ehunarea izatera heldu ziren.

Gaurko egunean Loiola Santutegi Etxeko parkeak, lehenbizi, zelai haundi bat du, Kolegioaren sartaldera hedatzen dena, hiruangulo haundi baten itxura du; hiruangulo honek, oin bezala, Loiolako Kolegioa du, eta, aldeko bezala, Urola ibai ondoan doan bidea eta Erlepater mendia, eta, bere erpin urrutienean, "Loiola aterpea". VR2

1982.go azaroaren 6an, Loiola bisitatzera etorritako Juan Pablo II.ak, izugarrizko jendetzaren aurrean parke hontan eman zuen bere meza. Meza hori emateko aldarea, Loiolako Kolegioko sartaldera jotzen duen, etxeatzearen erdiko eskailera gainean eraiki zuten. Ikustaldi haundi hartarako, Loiolako antzinako baratza mugatzen zuen harresia lurrera bota zuten, Erlepater mendiaren malda zelaitu eta fruta zuhaitz asko moztu. Horregatik, zelai honek pauso nabaria eman zuen, ordurate edukitako baserri-soro izakera galtzera, eta ia zelai eze huts bihurtu zen. Orain, poliki-poliki, lorategi itxura hartzen doa..

Erlepater mendi malda honen ertzan, Andra Mariren Bihotz Sakratuaren irudi bat dago, burni urtuan egina. Paristik ekarri zuten eta toki hontan 1895an jarri. Zutarri baten gainean jarria dago, eta, zutarri hori, Loiolatik Azpeitira doan ibilbide erdian dagoen San Inazioren irudiari eusten dion zutarria bezalakoxea da. Andra Mari horren irudia metalezko pergola batek estaltzen du.

 
Loiola Etxeko parkearen zelaia
 
Erromako Gotzaiaren ikustaldia (6-11-1982)
Castellano - English - French