| Loiolako etxe santua Ikusteko bide pausoak |
| Behesolairua |
Lehenengo solairua |
Bigarren solairua |
Hirugarren solairua |
 |
 |
 |
 |
Ipar-ekialdeko atariko ertza: ikustaldi hasiera. Loiolako Dorre Etxe hontan jaio zen 1491an Inazio santua, Espiritu Ejertzizioak Liburuaren egilea eta Jesusen Lagundia fundatu zuena, eta hemen bihurtu zen Jainkoagana 1521an. Gaur Dorre Etxea, erliki bitxi bezala, Zirku-Basilikaren eta Kolegioaren ezker egoaren tartean sartua dago, baina ipar-ekialdeko ertz hontatik haren aurpegi bi osoak eta eksenptuak ikus daitezke.
 |
|
Kanpoko iparrekialdeko ertza
|
|
Ataritik antzinako Dorre Etxean zera da guztiz nabari, bata bestearen gainean dauden dorre-zati biak:
1- Beheko erdia, harrizkoa, ia leihorik gabea: benetako gaztelu gogorra, Inigoren erenaitonak, Loiolako Beltran Ibañez'ek, XIV. gizaldi azken aldera eraikia.
2- Goiko erdia, arriluzkoa, leiho asko eta ertzetan apaintzeko lau zaitxol dituena, mudejar txibist koskarekin apaindua: jauregi itxura gehiago du guda dorre itxura baino; 1460an Inigoren aitonak, Loiolako Juan Perez'ek, eraiki zuen berriz, herbestetik itzuli zenean, hara zigortu baitzuen Kastilako erregeak.
Atearen ezker aldean brontzezko grupo bat: Loiolako Inigo, Iruñako gaztelua defenditzean oso larri zauritua, bere jaiotetxera datorren unean. Hau 1521.go ekain azken aldera gertatu zen.
Egoera larrian aurkitzen den gizona da: ez daki bizirik aterako den, ez daki bere soldadu eta gorte bidean jarraitu ahal izango duen. Gutxiago daki oraindik, Loiolan sendatzen doala, Jainkoa haren zai dagoela, haren bizimodu osoa kolokan ezartzeko, eta hari konbertsio sakona sentiarazteko.
Konbertsio honek ondorez Eleiz istorian arrasto sakona utziko du eta berak Dorre Etxe hau Etxe Santu egingo du.
Ate gainean Loiolako armarria: lapikoa laratzetik zintzilika, albotan bi otso erpekari dituela.
Inigoren garaian jatorria eta armak birenak ziren:
- Oñazko armak (zazpi xingola gorri urrezko kanpo gainean).
- Loiolako armak (lapikoa, laratza eta otso erpekariak zilarrezko kanpoan). |