Berria
Agenda
Web Mapa
Jesuita koneksioak
Koneksi zaitez
Hasiera
Agurra
Sarrera
San Inazio
Jesusen Lagundia
Liturgia
Irudi bisita
 
 Etxe Santua
 Basilika
 Santutegia
 Museo Saindua
 Artxibo / Liburutegia
 Garate Baserria
 Gogartetxea
 Arrupe Zentrua
 Loiola Aterpea
 Etxeko parkea
   
  Loiolako Santutegi erdian egundoko eleiza agertzen da, haren kupula da batez ere nabari, eta, haren aurrea, Churriguera estiloko, espain barrokoaren modu oparoko, arkupe haundiak apaintzen du. Horrekin, gurea bezalako arte-zentzua ez zuen aldi batek, bere harridura haundia adierazten asmatu zuen, Loiolako Inigoren Jainkoagana bihurtzeak sortzen zion harridura haundia.  
  Basilika III
 Basilika II
 Basilika III
 Basílica IV
  Buscador de noticias
 
Buscar
   

> Irudi bisita: VR1, VR2 y VR3

Basilika eleizaren Aldare Nagusia bere San Inazioren irudi eta beste aldareekin

Loiolako Basilikaren Aldare Nagusia 1750 eta 1757 bitartean egin zuten, Ignacio de Ibero Maisuak marraztu zuenaren arabera. Churriguera-aldare istatsua da, marmolez dizditsua, lau salomon-zutoin dekoratuekin. Marmolezko zutoinok, gainontzeko aldare dena bezala, marmol inkrustazioz apainduak daude. Salomon- zutoin bakoitza egiten bi urtez lan egin behar izan zuten. Oso nabariak dira aldare oineko dekorazioak, marmol inkrustazioz ere apainduak. Dekorazio horietan milite-sinboloak nabarmentzen dira eta Jesus eta Mariaren izen eta Bihotz Sakratuak. Aldare osoak, barroko estetika barruan, oso artetsu banatzen ditu tokiak eta ondo asmatzen elementuen neurriekin, eta egoki sartzen bere arkitektura markoan. Aldareko Jauna agertzeko eleizatxoa nabarmentzen da batez ere bere marrazki dotore, bere ejekuzio fin eta bere marmol onagatik.

Aldareko erdiko zizkua San Inazioren zilarrezko irudiarentzat egin zuten. Irudi hori Karakasko Gipuzkoako Errege Konpañiak 1741an enkargatzeko erabakia hartu zuen, egindako zinitz bat betetzeko.

Irudi honen moldea, Le Gros-ek egindako Erromako Gesu eleizan San Inazioren hilobian buru agertzen den irudian inspiratua, Balentziako idurigile Francisco de Vergarak egin zuen Erroman, gero Alemaniako zilargin Josep Bauer-ek zilarrezko txapan ejekutzeko. Josep Bauer honek Erroman Giuseppe Agricola izenarekin firmatzen zuen. Nabari da dato hori irudiaren zenbait zatitan agertzen den zilargin marka (GA) askogatik, 30 bat bai dira. Iduria Genovatik Donostira itsasoz traslatu zuten, Loiolara heldu eta, 1758an, bere tokian ipini zuten. Irudi hontan San Inazio meza emateko jantziekin ikusten dugu, eta apaiz jantziei haizeak eragiten diela barroko irudietan ikusi ohi denez. Adituek irudi hontan zera ikusten dute, Erromako rokokoren polita eta Espainako barrokoaren dinamismo sendoa elkar egoki orekatuak daudela. Haren gainean, Karrarako marmolean landua, Hirutasun Santua agertzen da, aingeruez inguratua, San Inazioren arima hartzen. Aldareko alboko irudiak San Jose eta San Joakin dira. VR3

Egunak joan eta egunak etorri alboko sei aldareak egiten joan ziren. Aldareak hauei eskaini zaizkie: Jesusen Bihotzari (Grandaren irudia), Babespen Birginari (Luis Salvador Carmonaren irudia), eta Espainako lau jesulagun santuei: Xabierko Frantzisko, Borjako Frantzisko, Pedro Claver eta Alonso Rodriguez santuei.

Basilika barruko atea kaoba egurrezkoa da, Habanatik Loiolara 1739an ekarria. Barruko ate honen gainean, koroan, Aristide Cavaillé Coll-ek egindako organo bikain bat dago, 2.172 tubo dituena. 1889.go ekainaren 10an inauguratu zuten

Eleiza, 1738an inauguratu eta bedeinkatu bazuten ere, ez zuten 1888.go uztailaren 30. egun arte kontsagratu. Eleiz barruan eta ate nagusiaren alde bietan harlau bana daude, eta haietan, latineraz eta gazteleraz eleiza eta aldare nagusia 1888an, eta, alboko aldareak 1889an, kontsagratu zituztela gogoratzen digute. Gazteleraz idatzitako harlauak dioena itzultzen dugu:

IHS Jainkoaren aintza haundienerako eta haren santuen ohorerako, Benito Sanz eta Flores jaun txit agurgarriak, Valladolid-eko Artxapezpikuak, Gasteizko, Kalagorriko, Iruñako gotzai txit agurgarriak eta Filipopolis izeneko Rodrigo Hiriko Apostolo Administradorea aurrean zeudela, eleiz hau eta bere aldare nagusia 1888.go uztailaren 30an solemne kontsagratu zuen, eta, hurrengo egunean, Pedro Claver eta Alonso Rodriguez santuen aldareak, eta gainontzeko lau santuen aldareak 1889.go uztailaren 28an. Eleiza kontsagratzean,uztailaren 29. eguna seinalatu zuen haren kontsagrazio eguna beti ospatzeko.

1921an, Loiolako Inigo zauritu eta Jainkoagana bihurtu zenetik laurehun urte bete zirenean (1521-1921), eleiz hau Erromako Gotzai Benedikto XV.ak Basilika mailara jaso zuen.

II. Batikano Batzarrak liturgia asko berritu du eta Erromako Mezalibuaren Ordenazio Jeneralak arau berriak atera ditu. Horien arabera aldare nagusia hormatik separatua eraiki behar da, erraz inguratu eta meza herriari begira eman ahal izateko moduan. Arau horiei erantzuteko Loiolako Basilikak 1965. urtetik aurrera mugi daitekeen aldarea izan du, aldare nagusi aurreko barruko arkupearen lekua betetzen zuena. VR3

2002an leku hau hustu egin dute, ikusleak arkupe osoan zehar oztoporik gabe ibiltzeko eta aldare nagusi ederrera hurbilago alderatzeko. Horregatik, aldare berria eta apaizlekua aurreratu egin dituzte eta barruko arkupearen bi zutarrien tartean jarri. Zutarri hauetan daude burni landuko antzinako pulpitoak, Elgoibarko saregile Gregorio Aguirrek eginak eta 1759an jarriak. Orain apaizlekua toki berrian aurkitzen da, aldare mugiezina bere anboi berriarekin, Lasturko harrobiko dukearrosa kolereko marmolez egina, eta, horrela, Mezaliburuaren Ordenazioak gomendatzen zuen bezala, hau da, aldarea sinesdunen batzar osoaren atentzioa erraz erakartzen duen tokian egon dadila bete da.

Apaizleku eta aldarearen toki berri hau baita barruko kupularen eta Basilika osoaren berritua ere, 2002.go uztailaren 19an inauguratu zituzten.

 
Basilikako Aldare Nagusia
 
Inazio Santuaren zilarrezko irudia
 
Aldare oinaren elementuak Veneziako sar-lan moduan
 
Aldare oinaren elementuak Veneziako sar-lan moduan
Castellano - English - French