Berria
Agenda
Web Mapa
Jesuita koneksioak
Koneksi zaitez
Hasiera
Agurra
Sarrera
San Inazio
Jesusen Lagundia
Liturgia
Irudi bisita
 
 Etxe Santua
 Basilika
 Santutegia
 Museo Saindua
 Artxibo / Liburutegia
 Garate Baserria
 Gogartetxea
 Arrupe Zentrua
 Loiola Aterpea
 Etxeko parkea
   
  Loiolako Santutegi erdian egundoko eleiza agertzen da, haren kupula da batez ere nabari, eta, haren aurrea, Churriguera estiloko, espain barrokoaren modu oparoko, arkupe haundiak apaintzen du. Horrekin, gurea bezalako arte-zentzua ez zuen aldi batek, bere harridura haundia adierazten asmatu zuen, Loiolako Inigoren Jainkoagana bihurtzeak sortzen zion harridura haundia.  
  Basilika
 Basilika II
 Basilika III
 Basílica IV
  Buscador de noticias
 
Buscar
   
> Irudi bisita: VR1, VR2 y VR3

Arkupe uztaitu haundiak buru Borboien armarria du, Loiolak, Austriako Mariana Andreak fundatu zuelako, Errege Kolegio izena bait zuen, baina arkupe haundi hori egin zutenean, Espainan Austriako Etxearen orde Borbongo Etxea sartu bait zen.

Arkupe honen barruan irudi hauek aurkitzen dira: Inazio Santua, Xabierko Frantzisko Santua, Borjako Frantzisko Santua, Luis Gonzaga Santua eta Kostkako Estanislao Santua. Bostak 1734 eta 1738 bitartean italiako idurigile Gaetano Pacek marraztu zituen; honek harrian Inazio Santuarena bakarrik egin ahal izan zuen, eta Borjako Santuaren zati bat, 1738an hil bait zen. Besteak, Pacen marrazkiaren arabera, Kantauriko Miguel de Mazo idurigileak egin zituen 1738 eta 1739 bitartean. Eleizaren kanpoko ateak Libanoko zuzizkoak dira, eta, gainontzeko barruko ateak, Habanatik 1739an ekarritako kaoba egurrezkoak. Ate nagusiak alboko salomon-zutoin bi ditu, eta gainean frontoi uztaitu zatitua.

Basilika barrua. Barruan, sartu orduko, harriturik gelditzen zara, harnabar landuan barroko oparoko churrigera-apaindura eta urreztatu asko ikusten duzulako. Eleizaren barru diametroak 33 metro ditu. Solairu osoa harnabarrez estalia dago, uso-gris eta duke-arrosa koloretan zentro baten inguruan birakako mosaiko ikusgarria agertzen da. VR1

Zortzi turut-arkuek, lau haundi eta lau txikiagoek, separatzen dute erdi lekua zirku-arkupe bitxitik; erdi lekuaren diametroak 20 metro ditu. Arku hauek eta euren zutarri bikainak marmol beltz labainduekin eginak daude, arroinak itsatsi zaizkie apaintzeko, korintio-kapelaz burutzen diren arroinak eta haien petxinek ozka aberatsak erakusten dituzte. VR2

Lau arku haundien giltzarri gainetan Inazio santuaren lau ikur-hitzak: AMDG, Ad Maiorem Dei Gloriam, hau da, Jainkoaren aintza haundienerako. Lau txikien giltzarri gainetan, lau silaba hauek: VI VA JE SUS. Eleizaren behalde osoa erlatx nabarmen batek burutzen du, oso apain landutako arburuetan kokatua eta bata bestetik ozka urreztatuez estalitako metopaz separatuak. VR3

Erlatx gainean, inguru osoan, burni landuzko baranda bat. Baranda honen atzean, milite sinboloz apaindutako erlaizpe bat eta han irudi batzuek besteen aurrean jarriak. Hala, Inigo soldaduaren irudia (sartzeko ate gainean) eta Inigo fundadorearena (aldare gainean, IHS, griegoz Jesus izenaren, ikur-hitzarekin).
 
Basilikako ate nagusia
 
Basilika barrua
 
Basilikaren sektzioa
Castellano - English - French