Loiolako Etxearen Artxibo Historikoa
Honako Fondo hauez osatua:
- San Inazio eta bere sendia. Testamentuak, auziak, familiaren ondasunen inbentarioa, ezkontza kontratuak, ondasunen erosketa eta salmentak...
- Loiolako Santutegia. Kolegioaren Fundazioaren inguruko dokumentuak: Testamentuak, jabego tituluak, erosketa eta salmentak, zentsuak, auziak, hamarrenak, betebehar eskriturak, errentamenduak, ordainketa eskutitzak, fundazio propioak, Kolegioa eta Fabriken kontuak, etab.
- Jesusen Lagundia. Lagundiaren Historia, Etxe eta Kolegioak, Kanpoko Misioak, Santu eta pertsonaia ospetsuak, XVIII eta XIX.mende hasierako jesuiten idatziak; Zientzia sakratuak, Filosofia eta Zientzia eta zenbait Arte.
- Historia Zibila. XV.mendetik XX.era bitarteko dokumentuak. Errege Katolikoak; Lermako Dukearen paper-sortak, 1598tik 1618ra Felipe III Erregearen balidoa izana. Gehiengoan, Erregea, Dukea eta bere idazkari Andres de Pradaren arteko posta-truke ofiziala osatzen duten egiazko dokumentuak, Estatu-kontseiluan tratatu beharreko gaien ingurukoak hain zuzen. Argibideak, aginduak, dekretuak, diskurtsoak, ebazpenak, memoriak, oharrak, kontsultak eta eskutitzak daude.; Karlismoa...
- Gipuzkoar Familien Artxibo Pribatuak (Beristain, azkoitiako Idiakez-Olano, oiartzungo Maleo Kapitaina, floreagako Maiorazgoaren Zuazola, segurako Zurbanotarrak).
Badator-en, Loiolako Artxibo Historikoan dauden familia gipuzkoarren artxibo pribatuen informazioa sarturik dago (Loiola, Etxarreta, Maleo, Olano, Zuazola, Zurbano,...)