Berria
Agenda
Web Mapa
Jesuita koneksioak
Koneksi zaitez
Hasiera
Agurra
Sarrera
San Inazio
Jesusen Lagundia
Liturgia
Irudi bisita
 
 Etxe Santua
 Basilika
 Santutegia
 Museo Saindua
 Artxibo / Liburutegia
 Garate Baserria
 Gogartetxea
 Arrupe Zentrua
 Loiola Aterpea
 Etxeko parkea
   
  Loiolako antzinako Arrotz-Etxea, XVIII.gizaldi haseran eraikia, 1999. urtetik "Arrupe Zentro" bihurtu da, Santutegiko Arrotz-Etxe bezala, eta 1965tik 1983ra arte Jesusen Lagundiko Preposito Jeneral izan zenaren izena darama.  
  Arrupe Zentrua
  Buscador de noticias
 
Buscar
   
Santutegi aurrean dagoen zabaldia, egoaldera, eraikuntza txiki batek mugatzen du, eraikuntza hori Loiolako Kolegioa egindako marmol mota berarekin eta estilo berean egina dago: antzinako Loiolako Arrotz-Etxea da. Jesulagunen mendean eta Kristo Erregeren Emaesklabuen laguntzarekin, zentro berriak Santutegiari laguntzeko arrotz-etxearen misioa betetzen du, ejertzizio etxe, bilerak, kurtsoak, erretiroak etab.. ere edukitzeko toki. 2001.go ekainaren 28an Arrotz-etxea, ber-egituratua, "Arrupe Zentro" bezala inauguratu zuten.

Loiolak, Santutegia ikustera zetozenentzat, izan zuen lehenengo arrotz-etxe bat dagoeneko 1690an eraikia. Gero, 1713 eta 1717 bitartean, Kolegioko eta eleizako lanak Sukzesio Gudagatik (1701-1714) geldirik zeudenean, Arrotz-Etxe berria eraikitzen dute.

Arrotz-etxe hau batzutan jesulagunen, Kolegiotik ekspultsatutako baina Loiolako kaperauen, babesleku izan da (1868-1870). 1888an haunditu egin zuten, beste solairu bat erantsi zioten, emakumeentzat Ejertzizio Etxe izateko. Etxeaurreari arku berri bat erantsi zioten, solairu berrira igotzearren eskailera egin ahal izateko.

Arrotz-Etxea, Ejertzizio-Etxe bihurtua, 1919an reformatu egin zuten 30 laguneko taldeak hartzeko. Eta, 1998an, aldamenean Gogartetxea zeukanez gero, Arrotz-Etxea ostera haserako misiora aldatu dute, hau da, Santutegiari laguntzeko arrotz-etxe izatera.

Hortarako, 1999tik hona, Arrotz-Etxea sakon berriz estrukturatu dute. Zituen solairuak hustu eta harrizko eta egurrezko barru-egitura sendotu ondoren, ostera marraztu dituzte solairuak eta ikusleku berri bat eraiki dute etxearen atze aldean. Beheko solairuan lehenengo serbitzuak ipini dituzte: jendea hartzeko tokia, egon-gela, sukaldea eta jantokiak. Lehenengo eta bigarren solairuan 49 gela daude; haietako 35gela, lagun batekoak dira, eta, 14, bikoak; denera, 63 ohe.Hirugarren solairuan Konferentzi-Aretoa eta Otoitz-Lekua ipini dituzte.

Arrupe Zentruaren berri zerbait gehiago jakin nahi bada eta aldeaurrez han tokiak reserbatu, direktzioa hau da:

Arrupe Zentro
Loiolako Santutegia

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
ESPAINA

Tel.: 0034 943 025 026
Fax: 0034 943 025 032
E-mail: cel@i2000.es
 
Arrupe Etxeko Harrera lekua
 
Arrupe Etxeko gela bat
 
Otoitz-aretoa
 
Bil aretoa
Castellano - English - French