|
|
|
|
Loiolako Santutegia, Urola ibai ondoan, Iraurgi ibarrean, Gipuzkoako erdigunean, Loiolako dorre-etxe inguruan eraikitako arkitektura-etxandi bat da. Dorre-Etxe hori erdiaroko gotorleku zahar bat da; haren harresiak, erregeak 1457an agindurik, lurrera egin zituzten, zaldi gainean dagoen zaldunaren lantza muturretik goraldera, eta haren goiko erdialdea 1460an jauregi bezala ber-eraiki zuten.
Zerk bihurtzen du jauregi-dorre-etxe hau Santutegi baten bihotz, mundu guzitik datozen erromesen bil toki. Gauza bik:
- hemen 1491an Loiolako Inigo López jaio zen,
- hemen 1521an Jainkoagana bihurtu zen.
Loiolako Inigo López hau, orduan Oñaz eta Loiolako jaun zirenen hamairugarren eta azkeneko semea, behin Jainkoak ukitu ondoren, Loiolako Inazio Santu bihurtuko zen, Espiritu Ejertzizioen Liburuaren egile, eta Jesusen Lagundiaren fundadore. Lagundi hau bere heriotz ordurarte gobernatuko du. 1556an hil zen. Erromako Gotzai Gregorio XV.ak 1622an santu egin zuen.
Espiritu Ejertzizioak ez da irakurtzeko liburua, metodo bat baizik. Metodo horrekin nork bere espiritu eksperientzia meditatu eta aztertu bidez, ejertzitaria Jainkoaren nahia bilatzen doa.
Jesusen Lagundia 1540an Erromako Gotzai Paulo III.ak aprobatutako erligio Orden bat da. Harrezkero, lau gizaldi eta erdi baino gehiagon zehar, munduko herri gehienetan egin du bere apostolo-lana, kristau bazkun berri eta zaharren artean, Jainkoaren Hitza zabaltzen, arimak espiritual direktzen, gauza berriak ikertzen, jakintza santua eta profanua erakusten, gizarte lanak.
Gaurko egunean Jesusen Lagundiak 21.000 kide baino gehiago ditu. Bere barru istorian 51 santu eta 151 dohatsu aurkitzen dira. Bere martire zerrenda ugaritzen doa azkeneko urte hauetan ere.
Eta horrek denak bere hasiera, bere lehen etxe, Iraurgi ibarreko dorre-etxe hori izan zuen. Inazio santua jaio zela bostehun urte bete zirenean (1491-1991), etxe horren barrua oso arretatsu berritu zuten (1989-90), eta, hala, etxeko giro-leku nagusienei lehengo itxura itzuli zieten.
Ez daiteke inor harritu, beraz, etxe horren inguruan Loiolako Santutegia sortu bada. |
|
|
 |
|